
Futbol Eskola 2022 – 2023
Urolaren futbol eskolak ateak zabalik ditu 8, 9 eta 10 urteko neska-mutilentzat. Bertan, kirol honetan murgiltzeko aukera eskaintzen zaie: jolasen bitartez ondo pasatu eta lagun berriak egin.
Urola Kirol Elkartean emango dituzten lehen urratsen bitartez, euren futbol jardunerako oinarri sendoak ezarriko dira. Jokalari izateko prestakuntza jasoko dute eta horrekin batera, baloreetan oinarritutako heziketa: errespetua, apaltasuna, erantzukizuna, konpromisoa, norbere lana eta talde lana.
Futbol Eskolako lan-saioak ostegunetan izaten dira. 2022-2023 denboraldiko ordutegia hau izango da:
- 17:00-18:15: 2013 eta 2014 urteetan jaiotako mutilentzat.
- 18:15-19:30: 2012an jaiotako mutilentzat eta neskentzat.
Izen-ematea webgunearen bitartez egin behar da, ondorengo helbidean: