Urola Kirol Elkarteak bat egin du Euskaraldiarekin

Euskaraldiak, aurreko edizioan egin moduan, 15 egunez, herritarrei belarriprest eta ahobizi portaerak hartzeko deia luzatu die, eta mota guztietako entitateetan ariguneak (euskaraz lasai aritzeko guneak) osatzeko proposamena ere egin du. Urola Kirol Elkarteak bost arigune osatu ditu:

  • Ohorezko Mailako gizonezkoen taldea
  • Ohorezko Mailako emakumeen taldea
  • Zuzendaritza taldea
  • Komunikazio batzordea
  • Administrazio batzordea

Urolak konpromisoa hartu du ariguneko kideen artean euskaraz aritzeko Euskaraldiko egunetan (azaroaren 18tik abenduaren 2ra).

HITZEZ EKITEKO GARAIA DA!

Principales patrocinadores