Urolako lehen taldeak kamiseta urdinarekin jokatu zuen joan den larunbateko partida UDAren (Aretxabaleta) aurka, autismoa duten pertsonei elkartasuna adieraziz. Joan den apirilaren 2an, Autismoaren Nazioarteko Egunean, egin behar zuten ekimena, baina bertan behera geratu zen, elurragatik ez baitzuten Zarautzen aurkako partida jokatzerik izan.
Gautenako kide diren Ion Peña eta haren ama Ane igo ziren Argixaora. Ionek ohorezko sakea egin zuen eta Urolaren elastikoa eta bufanda jaso zituen opari.
Senior mutilek larunbat honetan amaituko dute denboraldia. Eguerdiko 12etan Bergara aurka neurtuko dituzte indarrak Agorrosin futbol zelaian.