Urola K.E.-ren ekipazio ofiziala
Derrigorrezko kaleko jantzia
2026-2027 denboralditik aurrera, infantil mailatik gorako kategoria guztietan, derrigorrezkoa izango da kirolariek partidetara joateko eta partiden ondoren etxera itzultzeko Urola K.E.-ren kaleko jantzi ofiziala erabiltzea.
Derrigorrezko ekipazioa honako hau da:
- Txandala
- Poloa
- Motxila
- Zira
Neurri honen helburua klubaren irudi korporatiboa eta talde-identitatea indartzea da. Urola ordezkatzen dugun bakoitzean, zelai barruan ez ezik, kanpoan ere, klubaren irudia eta balioak modu bateratuan erakutsi nahi ditugu.
Nola eskuratu ekipazioa?
Erosketa egiteko sakatu HEMEN Urolaren orrialdera sartzeko gakoa da: urola5
Derrigorrezko kit-a
Derrigorrezko kit osoa ere eskuragarri dago. Kit osoaren prezioa: 123 €
Erosketa egiteko epea
Eskaerak behar bezala antolatu eta hornidura-arazoak saihesteko, ekipazioa urriaren 15a baino lehen erosi beharko da.
#TaldeanJokatzenDugu
Jantzi ditzagun harrotasunez gure koloreak, zelai barruan zein joan-etorrietan.
Aupa Urola!