Futbol Eskola 2026-2027

Ireki da 2026-2027 denboraldiko Futbol Eskolan izena emateko epea, 2018an jaiotako gaztetxoentzat.

Aurreko urtetik izena eman ez duten 2016ean eta 2017an jaiotakoek ere bete beharko dute galdetegia. Aurrez futbol eskolan aritu eta jarraitzeko asmoa dutenek ez dute galdetegia bete behar izango.

Urolaren futbol eskolak  8, 9 eta 10 urteko neska-mutilak hartzen ditu. Bertan, kirol honetan murgiltzeko aukera eskaintzen zaie: jolasen bitartez futbolean aritu, ondo pasatu eta lagun berriak egin.

Urola Kirol Elkartean emango dituzten lehen urratsen bitartez, euren futbol jardunerako oinarri sendoak ezarriko dira. Jokalari izateko prestakuntza jasoko dute eta horrekin batera, baloreetan oinarritutako heziketa: errespetua, apaltasuna, erantzukizuna, konpromisoa, norbere lana eta talde lana.

Izen-ematea egiteko ondorengo galdetegia bete behar da:

IZENA EMATEKO