JOKATZEKO ARROPA
- Kamiseta: Denboraldia hasi aurretik banatzen zaie jokalariei.
- Prakak: Alebinetik gorako jokalari guztiek –Futbol Eskolakoek salbu, beraz– dohainik jasoko dituzte.
- Galtzerdiak eta txandala –gomendagarria da partidetara talde osoa Urolako txandalarekin joatea– Futbol Emotion-en webgunean* . Galtzerdiak Apalategin ere eros daitezke (stocka agortu arte).
ENTRENAMENDUKO ARROPA
- Kamiseta: Jokalari bakoitzak 2 kamiseta izaten ditu. Behar izanez gero, Argixaoko dendan eskatu behar da.
- Sudadera: Aurreko urtean jaso ez zirenez, ez da berririk emango. Norbaitek neurriz aldatu nahi badu, Argixaoko dendan aurreko urtekoa entregatuz berri bat emango zaio. Galdu edo beste edozein ezbeharrengatik berri bat behar duenak, berria erosi beharko du.
- Zira: Futbol Emotion-en webgunean*.
Alebinentzat oharra: Futbol Eskolatik datozenez eta arropa jaso egiten denez, 2 kamiseta eta sudadera emango zaizkie.
KALEKO ARROPA (aukeran)
- Txaketa, entrenatzaileen berokia, bermudak, motxila: Futbol Emotion-en webgunean*.
* Futbol Emotion-en webgunean, Urolaren orrialdera sartzeko gakoa da: urola5
** Erropa erosi aurretik probatu egin nahi duenak, aukera izango du Argixaon, astelehen, astearte eta asteazkenetan (17:00etatik 19:00etara)