Futbol campusaren 2. edizioa

Harrera bikaina izan du aurten ere Urolaren futbol campusak. Uztailaren 8tik 24ra bitartean egin den jarduerak iaz baino parte hartzaile gehiago izan ditu: 90 gaztetxo inguru. Eguraldia lagun, futbolarekin lotutako ekintza eta jolasak egin dituzte Argixaon, hainbat begiralerekin batera. Horrez gain, Urolako materiala zozkatu dute neska-mutilen artean. Hurrengo urtean gehiago!