Reala eta Aloña Mendi garaile 29. Txugi Txapelketan

Emakumezkoetan, Reala eta gizonezkoetan Aloña Mendi gailendu dira 29. Txugi Txapelketan, finalean Goierri Gorri eta Bergarari irabazita hurrenez hurren. Bigarren garaikur bat ere joan da Oñatira, emakumezkoetan kopa Aloña Mendik irabazi du eta gizonezkoetan Ordiziak.

Apirilaren 11an, pazko asteko larunbatean, jokatu da Txugi Txapelketaren 29. edizioa Argixaon. Urola Kirol Elkarteak Iñaki Mendiluce Txugi-ren omenez antolatzen duen torneoan hamasei taldek hartu dute parte: emakumezkoen infantil mailako zortzik, eta gizonezkoen kimu mailako beste zortzik.

Urola eta Ilintxa elkarren arteko neurketa jokatu ostean.
Argazkia: Gorka Gomez / UROLA KE

 

Emakumezkoen torneoan 2012 eta 2013 urteetan jaiotako neskak lehiatu dira, bi multzotan banatuta: Urola (ATA), Reala, Ilintxa, Aloña Mendi, Intxurre, Urola (Hirurok), Goierri Gorri eta Tolosa. Finalean, Realak 2-1 irabazi dio Goierri Gorriri.

Realeko neskak, Txugi Txapelketa irabazita. Argazkia: Gorka Gomez / UROLA KE

 

Goierri Gorri txapeldunorde Txugi Txapelketan. Argazkia: Gorka Gomez / UROLA KE

 

Gizonezkoen txapelketan kimu mailakoek jokatu dute, 2014an jaiotakoek: Urola, Reala, Bergara, Ilintxa, Ordizia, Idiazabal, Aloña Mendi eta Tolosa. Finalean, Aloñak 5-0 hartu zuen mendean Bergara.

Aloña Mendiko mutilak, Txugi Txapelketa irabazita. Argazkia: Gorka Gomez / UROLA KE

 

Bergara txapeldunorde Txugi Txapelketan. Argazkia: Gorka Gomez / UROLA KE

 

Kopa, Aloña Mendi eta Ordiziarentzat

Ohi bezala, bitan zatitu da Txugi Txapelketa. Lehen fasea jokatuta, puntu gehien lortu dutenak Txapeldunen Ligarako sailkatu dira; eta gainerakoak, berriz, Koparako.

Gizonezkoetan Ordizia  gailendu da Kopan, partida hutsean berdindu ostean, penaltietan Tolosari irabazita. 

Ordiziako mutilak, Kopako finala irabazita. Argazkia: Gorka Gomez / UROLA KE

 

Emakumezkoetan, bestalde, Aloña Mendik penaltietan irabazi du kopa, Tolosaren aurka finala hutsean berdinduta.

Aloña Mendiko neskak, Kopako finala irabazita. Argazkia: Gorka Gomez / UROLA KE

 

Eguraldia aldeko ez izan arren giro ederra futbol zelai eta harmailetan

Eguraldiak asko lagundu ez duen arren, ikusle ugari bildu du aurten ere Txugi Txapelketak, izan Luis Urdangarin zelaian –han jokatu dira partida asko–, eta bereziki Mitxel Badiola harmaila eta behealdeetan. Giro ederrean jokatu dira partidak, bai jokalarien artean, baita txapelketa ederraz gozatu duten zaleen artean ere.

Txapelketako fase bien artean, Iñaki Mendiluceri lore eskaintza egin diote Urolako jokalari
eta zuzendaritzako kideek, Mendiluceren senideek eta udal ordezkariek.
Argazkia: Gorka Gomez / UROLA KE

Argazki galeria datozen egunetan egongo da ikusgai.