Legazpiko herriak Irene Paredes munduko txapeldunari egindako omenaldian hartu zuen parte joan den larunbatean (abenduak 30) Urola Kirol Elkarteak. Lehendabizi, Ilintxako eta Urolako jokalari beteranoak neurtu ziren; ondoren, bi klubetako talde nagusiak. Bi partiden artean, hainbat oroigarri jaso zituen Irenek, tartean, Urolaren elastikoa, jokalari guztiek sinatuta.
Bestalde, Urolan Ireneren entrenatzaile izandako Amaia Elgarrestak lore sorta oparitu zion Ireneren amari. Zirraraz beteriko eguna izan zen omenduarentzat zein gainerako jokalarientzat. Ezbairik gabe, emakumezkoen futbolaren historian mugarri izango da eguna.