Urola K.E.ren 2026ko Bazkideen Ohiko Batzar Nagusirako Deialdia

Zuzendaritza Taldeak Urola Kirol Elkartearen 2025-2026 denboraldiari dagokion ohiko BATZAR NAGUSIRAKO deia egiten die bazkideei. Batzarra 2026ko uztailaren 16an egingo da 18:00tan lehen deialdian, eta, hala badagokio, 18:30ean bigarren deialdian, Zelai Arizti zinema aretoan.

GAI ZERRENDA

  1. Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena.
  2. 2025-2026 denboraldiaren kirol balantzea. 26-27 denboraldirako lan ildoak.
  3. 2025-2026 ekitaldiko kontuak onartzea.
  4. 2026-2027 ekitaldiko aurrekontua aurkeztea
  5. Euskara plana.
  6. Uniformearen derrigortasuna
  7. Aurretik klubean izandako eta ondoren beste taldeetan ibilitako jokalarien itzuleraren inguruko erabakia
  8. Bestelakoak
  9. Bakoitzak lekarkeena (eskaerak eta galderak)