Futbol eskolatik kadete mailara arteko jokalarien kudeaketa eta lan-saioen antolaketa izango dira bere egitekoak, besteak beste. Modu horretan, bi erakundeen arteko elkarlana sendotuko da, eta bata bestearengandik gertuago egongo dira.
Hain zuzen ere, joan den abenduaren 1ean, Urolako ordezkariek Gipuzkoako futbol formakuntzaren hitzarmena berritzeko ekitaldian hartu zuten parte. Realak eta Gipuzkoako 64 klubek indarrak batu dituzte beste behin, lurraldeko futbolaren etorkizuna bermatzeko. 2027-28 denboraldiaren amaierara arte iraungo du akordioak.