Bi-Tartean Urretxuko eta Zumarragako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresen elkarteak abian jarritako Ber4 kanpainaren barruan, amantala jaso du opari Urola Kirol Elkarteak, gure bi herrietako hainbat elkarterekin batera. Jasangarritasuna sustatzea izan da kanpainaren helburua: erabiltzen ez ziren galtza bakeroak bildu eta beste erabilpen bat eman. Mantal horietako gehienak Urretxu eta Zumarragako elkarteei oparitu dizkie, herriaren alde egiten duten lana aitortzeko eta eskertzeko. ESKERRIK ASKO!