Zumarragako jaietako pregoilari

mde

Aurtengo Zumarragako jaietako pregoia Urola Kirol Elkarteak irakurri du, bere 50. urteurrena dela eta. Jotxin Iturbe egungo presidenteak eta Valentin Barrena presidente izandakoak izan dute ohorea. Horrez gain, Urolako bi talde nagusietako hainbat jokalarik danborradan hartu dute parte.