Ikasturtea amaituta, futbolaz gozatzeko aukera eskainiko du aurten lehen aldiz Urola Kirol Elkarteak antolatutako udako futbol campusak. 2011 eta 2014 urte bitartean jaiotako neska-mutilei zuzendutako ekimenak bi aste iraungo du, uztailaren 10etik 21era. Futbolarekin lotutako jarduerak egingo dituzte Argixaon, 10:00etan hasi eta 13:00ak arte. Atseden saioetan fruta jango dute eta parte-hartzaileen artean Urolako materiala zozkatuko da.