Urolak aurten ere Udako Campusa antolatuko du. 2012-2017 urteetan jaiotako neska-mutikoei zuzendua, hiru asteetan zehar egingo da, goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean. Uztailaren 6-10, 13-17 eta 20-24 artean, egonaldia osorik edo asteka bete ahal izango da.
Campusak osorik (3 aste) 230 €-ko kostua izango du, bi asteko egonaldiak 180€-koa; eta aste bakarrekoak 100€-koa.
Izena emateko epea maiatzaren 24an amaituko da.
Izena emateko sakatu HEMEN.