Zuzendaritza Taldeak Urola Kirol Elkartearen 2025-2026 denboraldiari dagokion ohiko BATZAR NAGUSIRAKO deia egiten die bazkideei. Batzarra 2026ko uztailaren 16an egingo da 18:00tan lehen deialdian, eta, hala badagokio, 18:30ean bigarren deialdian, Zelai Arizti zinema aretoan.
GAI ZERRENDA
- Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena.
- 2025-2026 denboraldiaren kirol balantzea. 26-27 denboraldirako lan ildoak.
- 2025-2026 ekitaldiko kontuak onartzea.
- 2026-2027 ekitaldiko aurrekontua aurkeztea
- Euskara plana.
- Uniformearen derrigortasuna
- Aurretik klubean izandako eta ondoren beste taldeetan ibilitako jokalarien itzuleraren inguruko erabakia
- Bestelakoak
- Bakoitzak lekarkeena (eskaerak eta galderak)