Batzarra eta zuzendaritza aldaketa

Urola Kirol Elkarteak urteko batzarra egin zuen joan den uztailaren 18an, Zelai Arizti aretoan. Bertan, 2023-2024 denboraldiko jardueraren errepasoa egin zuten Jotxin Iturbek presidenteak, Jon Etxeberria idazkariak, Iñaki Aranzadi kirol arloko arduradunak, Amaia Aranburu komunikazio taldeko kideak eta Mikel Igartua diruzainak.

Zuzendaritza talde honen lau urteko legealdia amaitu denez, segidan, ez ohiko batzarra egin zen, kluba kudeatuko duen lantalde berria aurkeztu eta onartzeko. 

Hamahiru lagun hauek osatuko dute 2024-2028 aldiko zuzendaritza: Felipe Elgarresta Kortaberria (lehendakaria), Karmele Segura Azkarate (lehenengo lehendakari ordea), Anton Arratibel Mendizabal (bigarren lehendakari ordea), Richard Rodriguez Nuevo (diruzaina), Pablo Alvarez Busca (idazkaria), Josu Aiastui Olazabal, Juanjo Landa Alvarez, Mikel Mesonero de Miguel, Karmele Plazaola Urizabal, Goratz Pozueta Zaldua, Maider Sudupe Rodriguez, Jon Torner Zabala eta Jon Urbizu Etxabarri.

Batzarra amaitutakoan, bi zuzendaritzek taldeko argazkia egin zuten.