COVID-19 OHARRA

Gipuzkoako Futbol Federazioak hartutako erabakiaren ondoren, Urola KEek elkartearen aktibitate denak
bertan behera uztea erabaki du, 19-20 denboraldia amaitutzat emanez.

Erabaki hau lehiaketa guztiei
erreferentzia egiten dio, baita entrenamenduei ere (Futbol Eskola barne).
Denboraldia amaitutzat emateak hainbat ondorio dakar, kirol arloan baita arlo ekonomikoan ere:

Kirol arloan 

  • Lehiaketak bukatu direnez, Urola KEko talde guztiak lehiaketa suspenditu zenean sailkapenetan
    zuten egoera mantentzen dute
  • Gure kasuan, ez dago aparteko kontsekuentziarik. Jubeniletako Ohorezko Mailan gure taldea
    kategoriari eutsiko zion, Federazioak esan duenez ez bait da egongo jaitsierarik (baina bai
    igoerak).
  • Era berean entrenamenduak amaitutzat ematea erabaki dugu. Egoera datozen hilabetetan
    hobetuko balitz ere, entrenamenduak ez dira izango.
  • Aurten Txugi Txapelketaren XXV. edizioa ospatzen genuen, baina bertan behera uztea erabaki
    dugu

Arlo ekonomikoa 

  • COVID19k sortutako egoera honek elkartearen osasun ekonomikoan eragina dauka. Oraindik
    goiz bada ere, jakin badugu ondorioak izango dituela. Aurreikuspenak egiten ari gara, baina zaila
    da aurtengo ekitaldia nola bukatuko duen zehazki jakitea.
  • Dena den, UROLA Keko zuzendaritza batzordeak aurten kuota gehiago ez kobratzea erabaki du.
    Hortaz,

1. Familiei pasatzen zaien azken kuota (80€) ez da kobratuko

2. Futbol Eskolari dagokion Martxoko, Apirileko eta Maiatzeko kuotak ez dira kobratuko

3. Futbol Eskolaren kasuan pendiente dagoen Otsaileko kuota Maiatzean kobratuko da.

Amaitzeko, UROLA KEko familia osatzen duten pertsona guztioi datozen egun eta hilabetetara begira
onena opa dizuegu. Familia hau osatzen dugun pertsona guztiak Irailean aktibitatea normaltasunez
berhartzea espero dugu. Bitartean, animo asko danoi, errespeta ditzagun osasuna bermatzeko hartzen ari
diren neurri eta gomendioak eta, posible den heinean, jarraitu dezagun kirola egiten “Mens sana in
corpore sano”

Eskerrik asko familia, jokalari, entrenatzaileei, laguntzaile eta UROLA Kekin kolaboratzen duzuen
pertsona guztiei.

UROLA Keko Zuzendaritza Batzordea