Francisco Plazaren semeek Urolaren esker ona jaso dute euren aitak klubaren alde egindako lanarengatik. 1971tik 2014ra bitartean lehen taldeak jokatutako partida guztien datuak jaso eta gorde zituen. Informazio hori ezinbestekoa izan da 50 urteko liburua egiteko. Gainera, digitalizatu egin da, betirako gordeta izateko.