Futbolaren bilakaerari buruzko solasaldia

Urola Kirol Elkartearen 50. urteurreneko ekitaldien barruan, bigarren solasaldia egin zen joan den martxoaren 29an Urretxuko Labeaga aretoan. Bertan, futbolaren bilakaera izan zuten aztergai ikuspuntu profesionaletik.

Jon Balenziaga kazetariak gidatu zuen topaketa eta hizlariak izan ziren: Mitxel Badiola, Realeko oinarrizko futbolaren arduraduna; Garbiñe Etxeberria, Realeko emakumezkoen taldeko kirol zuzendaria; Andoni Azkargorta, Eibar taldeko entrenatzaile laguntzailea; Elene Lete, Realeko atezaina; Mikel Balenziaga eta Dani Garcia, Athleticeko jokalariak, eta Iñaki Aranzadi, Urolako entrenatzailea.

Urolako zaletuek aretoa bete egin zuten eta gustura entzun zituzten bertan esandakoak.

Babesle nagusiak