Zumarraga-GOIHERRIKOHITZA- Urolak 1 eta 2 galdu du Rotetaren aurka, markagailuan aurretik jarri, lehen zatian nagusi izan eta partida jokalari bat gehiagorekin amaitu arren. Markagailua Igor Caballerok ireki zuen, baina bigarren zatian defentsan izandako akats baten ondorioz berdinketa lortu zuten donostiarrek. Bigarren golarekin batera ihes egin zuten hiru puntuek Argixaotik. Iñaki Aranzadi entranatzailea ez zen egon gaizorik zegoelako.
Emaitza honen ondorioz sailkapenaren bostgarren postura jeitsa da, Amaikak Bat liderrerengandik sei puntutara. Igotzeko beste arerioek ere irabazi zuten, sailkapena zail xamarra jarriz. Beste taldeen emaitzak ikusita, aipatzekoa da lehen kadeteak igoera fasean irabazi zutela Txintxerperen zelaian.