Aurreko asteburuan 1 eta 3 irabazi ondoren, aurreko honetan 5 eta 1eko emaitzarekin irabazi du Urolaren lehen futbol taldeak Oriokoren aurka. Sailkapenean hirugarren postuan jarraitzen du, aurrekoek hutsik ez zutelako egin. Urolatarrak oso eraginkorrak arerioaren atean izan ziren. Plazaolak hogeigarren minutuan lehen gola gauzatu zuen, eta Caballerok partidaren orduerdirako bigarrena sartu zuen. Atsedenaldira 2-0 markagailuarekin aldageletara joan ziren jokalariak aukera gutxi izan arren lehen zatian. Bigarren zatia hasi bezain pronto Aseginolazak hirugarrena lortu zuen, baina bere poza gutxi iraun zuen bigarren txartel horia ikusi bait zuen (bat arbitroari kexaka ibiltzeagatik eta bestea falta bat egiteagatik). Urolak partida hamar jokalarirekin bukatu zuten azken orduerdian. Ekainek bi txartel hori ikusita; baja garrantzitsua izango da. Golak Plazaolak, Juanek (2), Igorrek eta Ekainek sartu zituzten. Azken minutuetan Orioko taldekoek gol aukera batzuk izan zituzten: gol bat sartuz eta beste batean Urolako atezaina Davidek geldiketa bikain baten bidez deseustu zuen.
Emakumeek ere irabazi egin zuten Bergaran, 0 eta 2 irabazita. Jubenilek 3 eta 1 galdu zuten. Eta kadete lehenengo mailkoek, igoera fasean beste garaipen garrantzi bat lortu zuten Arrasaten liderra jarraituz.