Gotzon Aranburu-GOIHERRIKO HITZA.- Lau taldetan banatuta egon dira talde partaideak, hamasei guztira, eta Urolakoei D taldea egokitu zaie, Zarautz, Añorga eta Elgoibarrekin batera.
Erreala, Athletic, Eibar, Arnedo eta beste hainbat taldek ere jokatu dute Astiko zelaietan. Futbol 8 eran aritu dira, eta Urolakoak jo eta su egiten diete aurre hiru aurkariei; lortutako emaitzek ez diete utzi azken fasera iristen, baina egunetik egunera hobera doazela garbi erakutsi dute. Gainera, podiumera igo ez badira ere, sari ederra jaso dute: Jose Angel Iribar handiarekin argazkia, albumean ondo gordetzea merezi duena!