Urolak ezin izan du Bergara gainditu Argixaon.

Urolaren lehen futbol taldeak ezin izan zuen Bergararen aurka garaipenik lortu Argixaon, eta saiatu zen arren 2 eta 3 galdu zuen. Argixaoko derbia 2-3 galduz bukatu zen Bergara garaile atera zelarik. Etxeko porrota arren lidergoari eutsi zion. Orokorrean gaizki jolastu zuen. Urolak ezin zuen bere jokua erakutsi. Bergarakoek bere joku polita ez izan arren eraginkorra suertatu zitzaion. Lehen zatian bi taldeen jokua parekatsua izan zen. Lehen orduerdirako bi gol sartu zituzten. Baina atsedenaldia hartu baino lehen Caballerok aldea murriztu zuen. Bigarren zatian berdinketaren bila atera ginen, baina Bergarakoek aldiz hirugarren gola gauzatu zuten 50. minutuan. Orduan Urola taldekoek jotake aritu ziren berdinketaren bila. Horretarako Esnal aurrekaldean aritu zen erdiratutako baloiekin aukerak sortzeko. Amaitzeko 15 minutu falta zirelarik Bergarako ate inguruko eremuan sorturiko jokaldi nahasi batean epaileak penaltia seinalatu zuen. Aristik penaltia gauzatu zuen. Hortik amaitu arte berdintzeko aukerak izan genituen, baina emaitza mantendu zen.

Babesle nagusiak