OHOREZKO KADETEEN TALDEARI PLAKA BAT EMAN DIOTE

Urolak igandean eman zuen zozketaren berri Argixaon. Ekintza horrek bat egin zuen Udaletxeak ohorezko kadeteen taldearen lanari egindako aitortzarekin. Urolako gazteak Irungo Landetxa taldeak antolatutako torneoan txapeldunak izan ziren. Torneo hori trena Irunera iritsi zeneko 150. urteurrena ospatzeko jokatu zen, abenduaren 27, 28 eta 29an.
«Madril-Irun trenbidea pasatzen den herrietako 16 taldek hartu zuen parte. Urola baino maila altuagoa zuten taldeak ere baziren; Chamartín taldea, besteak beste. Urolak 6 partida jokatu zituen, finalean Real Union taldeari irabazi zion, penaltietan. Urola taldeko infantilek hirugarren tokia lortu zuten. Horien kategorian ere, 16 taldek hartu zuten parte», azaldu zuen lehendakariak.