Lagundu ekonomikoki eta irabazi moto bat

«Futbolean jokatzeak dirua eskatzen die familiei, eta hau jokalariei diruz laguntzeko modu bat da», esaten du Jon Alustiza Urola KEko lehendakariak. Klub horiak moto bat zozketatuko du, behe-mailetako jokalariek dirua bildu eta Urolan jokatzeak ekartzen dizkien gastuak arintzeko.
Zozketatuko den motoa «Kymco Agility City» bat da, eta motoarekin batera moto-jaka bat, esku-larruak eta kasko bat zozketatuko dira. Sorta guztiak 2.500 euro inguruko balioa du. Urolak 700 euro ordaindu ditu, eta gainontzekoa Zatika Motoak ordaindu du. Motos Zatikaz gain, errifan Bidezar tabernak eta Etxe Berri jatetxeak ere lagundu dute.
«Urolak jokalari bakoitzari (futbol-eskolakoei eta preferenteko jokalariei izan ezik) 200 errifa emateko asmoa du. Federatutako 10 taldek ordaintzen dute kuota. Jokalari bakoitzak erabakiko du errifak saldu edo ez. Errifa bakoitzak euro bat balio du, baina jokalari bakoitzak lortzen duen dirua jokalariarentzat berarentzat izango da, ez dio dirua klubari eman behar», dio lehendakariak.
«Urola taldeko futbol-jokalari batek urtean 355 euro ordaintzen ditu. 100 euro urteko kuota ordaintzeko dira, 200 euro autobuserako eta 55 euro gurasoen bazkide-txartelerako. Zozketa honekin, jokalari bakoitzak 200 euro lortzeko aukera du, autobusa ordaintzeko adina. Askotan esaten digute zeinen garestia den autobusa, baina autobus-zerbitzua izatea nahi badugu, diru hori ordaindu beharra dago».
Motoa ekainaren 1ean zozketatuko da, eguerdiko 1etan, Bidezar tabernan. «Errifak datorren astetik aurrera izango dira salgai. Motoa aspalditik daukagu, baina nahiago izan dugu Gabonak pasa arte itxoin».