Urola Kirol Elkarteko entrenamenduak astelehenen honetan hasiko zirela iragarrita zegoen arren, urtarrilaren 18ra atzeratzea erabaki da. Izan ere, Argixao futbol zelaian elur asko dago pilatuta eta datozen egunetarako tenperatura baxuak espero dira.
Lan saioak egoera berrira moldatuta egingo dira, hau da, sei pertsonetako taldetan, eta, lehen bezala, Covid19aren aurkako protokolo guztiak jarraituz. Oraingo honetan, aldagelak irekita egongo dira, jokalariek arropa aldatu ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzak kirol federatuko entrenamenduak baimentzen dituenez, infantil mailatik gorako taldeek ekin ahal izango diete lanari. Kimu mailakoek eta futbol eskolakoek itxaron egin beharko dute oraindik.