Antioko Amari eskaintza eta Zumarraga Urretxu Torneoa

Aspaldiko ohiturari jarraituz, denboraldia hasi aurretik, Urola Kirol Elkarteak Antioko amari bisita egin dio: loreak ez ezik, taldeko elastikoa eta baloia eskaini dizkio. Ekitaldian, Ohorezko neska zein mutil taldeetako kapitainek eta entrenatzaileek, eta zuzendaritzako kideek hartu dute parte, Mikel Serrano Zumarragako alkatearekin eta Pablo Ormazabal herriko parrokoarekin batera.

Arratsaldean, Zumarraga Urretxu Txapelketa jokatu da Argixaon. Gizonezkoetan, Urola nagusitu da Ordiziaren aurka. Partida bana amaitu da eta penaltietan etxekoak gailendu dira. Emakumezkoen txapelketan Urolak Bergararen aurka galdu egin du, 0-1 emaitzarekin.