Urola Kirol Elkarteak 50 urte betetzen ditu aurten. 2021-2022 denboraldian egingo diren urteurreneko ospakizunetarako logo bat sortzea erabaki du. Ane Miren Ormazabal diseinatzailea arduratu da lan horretaz eta, orain, bi proposamenen artean aukeraketa egin behar da.
Urolako familia osatzen duten kideei eta urretxuar eta zumarragatar guztiei bozketan parte hartzeko deia egiten die.
Bi logoen irudiak eta bakoitzari buruzko informazioa webgunean daude (www.urolake.eus), eta bertan eman behar da botua. Halaber, datorren apirilaren 10ean (larunbata), Zumarragako plazan egongo dira zuzendaritzako kideak, eta bertan ere botoa emateko aukera izango du hurbiltzen den orok.