Joan den uztailaren 16an Zelai Arizti kultur etxean egindako batzar orokorreko bideoa webgunean dago ikusgai (multimedia atalean).
Zuzendaritzako kideek 2020-2021 denboraldiaren balantzea egin zuten eta datorrenerako asmoen berri eman, kudeaketa plana eta aurrekontuak aurkeztuz. Bertan esandakoetatik, Urola Kirol Elkartearentzat garrantzitsuak diren bi gai nabarmendu daitezke: batetik, Argixao futbol zelaiko belarra berrituko dela uda honetan; bestetik, Jon Urzelai izango den aurrerantzean oinarrizko futbolaren arduraduna, Endika Sastre ordezkatuz.
2021-2022 denboraldia berezia izango da Urolarentzat, 50. urtemuga ospatuko baitu. Lehen hitzordua irailaren 4an izango da. Egun horretan Antioko Amari lore eskaintza egingo zaio eta Zumarraga-Urretxu Txapelketa jokatuko da. Gainera, urtemugako kirol ekipazio berria aurkeztuko da.