Joan den martxoaren 5ean, ‘Jokoz kanpo’ antzezlana taularatu zuen Borobil Teatroa konpainiak Urretxuko Labeaga aretoan, Urolaren 50. urteurreneko ekitaldien barruan. Futbolaren argi-ilunak erakusten dituen antzezlan honetako protagonistak Joseba Apaolaza, Asier Sota eta Asier Hormaza aktoreak dira. Kirol honen inguruan bizi diren pasioak eta frutazioak maisuki antzeztu zituzten eta barre algara ederrak bota zituzten ikusleek.
Antzezlana amaitu ostean, zuzendaritzako eta 50. urteurreneko batzordeko kideak Joseba Apaolazarekin hizketan aritu ziren Urolako jokalari izan zeneko garaiez. Gainera, klubeko kamiseta bat erregalatu zioten. Ilusio handia egin zion opariak Josebari.