Eguraldi eta giro bikainarekin ospatu zen joan den apirilaren 6an Iñaki Mendiluze Txugiren omenezko txapelketa. 250 gaztetxo baino gehiagok hartu zuten parte, eta haiek ikustera jendetza hurbildu zen Argixaora.
Nesken torneoan Lakua izan zen txapelduna eta Goierri Gorri txapeldun ordea. Mutilenean, berriz, Reala eta Alavés izan ziren txapeldun eta txapeldun orde hurrenez hurren.
Bestalde, Txugi gogoratzeko ekitaldian, Urolako lehendakariak haren familia, Urretxuko eta Zumarragako udaletako ordezkariek eta aurten txapelketan parte hartu duten Urolako jokalariak izan zituen lagun.