Urolak ohorezko bazkide izendatu ditu gure bi herrietako udalak

Urolak Ohorezko Indar Hori bazkide izendatu ditu Urretxuko Udala eta Zumarragako Udala, urteotan guztiotan eskainitako laguntza eskertzeko.

2021ean, mende erdia bete zuen urtean, jarri zuen abian Urola Kirol Elkarteak Indar Hori kanpaina, kluba herritarrengana hurbiltzeko. Hala, eskualdeko enpresa txikiekin (merkataritza zein ostalaritza arlokoak bereziki) hartuemanean hasi zen. Horrekin batera, ohorezko bazkide izendatu zuen Goierri-Urola Garaiko ESIa.

Oraingo honetan, gertuko beste bi erakunde hauen eta bertan lan egiteko duten pertsonen lana nabarmendu du Urolak, kirolari eta kasu honetan Urolaren futbol jarduerari ematen dioten babesagatik. 

 

Babesle nagusiak