Alex Remiro Realeko atezainak eta Fútbol Más fundazioak antolatutako formakuntzan hartu dute parte Urolako hainbat familiak urtarrilean. Proiektuaren helburua da oinarrizko futbol taldeetan haurrei espazio seguruak bermatzea, eta horretarako familien heziketan sakondu dute. Jolasen bitartez, gurasotasun positiboa, erresilientzia eta ongizate emozionala landu dituzte, besteak beste. Hiru lan-saio egin dira eta azkenekoan gurasoekin batera seme-alabek hartu dute parte.