Formazio-saioak, Realaren eskutik

Urolaren eta Realaren arteko elkarlanaren barruan, formazio-saioa egin zen joan den ostegunean (otsailak 22) Argixaoko Iñaki Mendiluce gelan. Lan metodologia eta taldeen kudeaketa izan zituen aztergai Auritz Oianederrek Urolako entrenatzaileekin. Roque Arambarri, berriz, analisiaz mintzatu zitzaien. Bertan izan zen, halaber, Urolako jokalari izandako Mitxel Badiola; talde txuriurdinean haur eta gazte mailako taldeen koordinatzaile da gaur egun. 

Bestalde, emakumeen futbolari zuzenduta Zubietan egindako prestakuntza-saioan izan ziren astelehenean (otsailak 26), Rosa Garrido, Ainhoa Calvo, Virginia Agirre eta Maider Amado Urolako entrenatzaileak. Bertan, gure harrobitik Realera jauzia eman duen June Berasategi urretxuarrarekin egon ziren.