Josu Vianaren hitzaldia apustuekiko mendekotasunaren inguruan

Josu Viana Urolako jokalariekin

Joan den abenduaren 27an, Josu Vianak hitzaldia eskaini zien Urolako jokalariei, apustuekiko mendekotasunaren inguruan. 18 urterekin mundu horretan nola murgildu zen eta amesgaizto hartatik ateratzeko prozesuaren nondik norakak azaldu zituen. Berak bizitako muturreko egoerara iritsi aurretik, laguntza eskatzearen garrantzia azpimarratu zuen, besteak beste.

Halako ekimenen bitartez, bizitzarako ikasgaiak eskaini nahi dizkie Urolak bere jokalariei.

 

Babesle nagusiak