SD UROLA KE BAZKARIA

Hurrengo ekainaren 3an Urolaren Denboraldiko amaieraren bazkaria ospatuko dugu Ederrena Pilotalekuan

Datorren Ekainak 3an ospatuko dugun bazkarirako, eta kontutan hartuta aforo kontuak, tiketen erosketarako honako prozedura jarraituko du:
– Futbol Eskola, parte hartze eta errendimendu alebinen gurasoak tiketak eros ditzakete Maiatzak 29an, 18.00 eta 20.00 bitartean, Argixaon (prezioa: 5€ neska/mutikoa, 20€ gurasoak)
– Egun honetan jokalari eta guraso bakoitzeko tiket bat bakarrik erosi ahalko da
– Datorren astearte eta asteazkenean, Maiatzak 30 eta 31n, ordu berean eta Argixaon ere, soberan dauden tiketak erosteko aukera izango duzue.

Edozein zalantza baduzue, mesedez, jar zaitezte kontaktuan komunikazioa@sdurolake.com helbidean.

Babesle nagusiak