TXUGIren XV. Memoriala – Apirila 1

Iñaki Mendiluze “Txugi” zenaren omenezko XV. Futbol-8 Txapelketa Apirilak 9an (Ostegun Santua) jokatuko da, ohi bezala. Ekitaldian Urolako jokalari izandako Mendiluze gogoan hartu, eta bera eta familiarentzat omenaldia egitea da helburua.

Zortzi talde: Txapelketak ohiko eskema jarraituko du. Zortzi jokalariko zortzi taldek hartuko dute parte, alebin kategoriakoak, eta bi taldetan banatuko dira. Goizetik eguerdira: Jardunaldia goizeko 09:20an hasiko da Argixao zelaian, Txugiren omenezko oroitarrian lore eskaintza eginez. Partidak 09:30ean hasiko dira (20 guztira), launa talderen arteko bi ligaxka jokatuko dira, ondoren finalaurrekoak eta bukatzeko txapeldunetik eta bosgarrenetik zortzigarrenerako postuak banatzeko partidak jokatuko dira. Final handia 13:25erako dago iragarrita. Ondoren sari banaketa izango da. Irabazi edo ez, parte-hartzaile guztiek jasoko dute domina.

Babesle nagusiak