Urolak esku hutsik itzuli da Mutrikutik

Urolaren fútbol taldeak punturik gabe itzuli dira asteburu honetan Mutrikutik. Erregionaleko lehen mailakoek 1 eta 0 galdu dute. Bi aste jarraian galdu eta gero, monentu honetan Urolaren lehen taldea hirugarrena da sailkapenean, Oiartzun eta Amaikak Bat taldeak aurretik dituela. Mutrikuko partidan gol aukerak izan zituzten bi taldeek, baina azkenean falta baten ondorioz etxekoek lortu zituzten hiru puntuak. Futbol zelaia zabaleraz hestua dela eta, Urolakoek bere jokua ezin zuten gauzatu. Lehen zatian jokalarien arteko burruka jokua gehiago ikusi zen, batez ere zelai erdian, edozein porterietara gutxi hurbilduz: talde bakoitzarentzat aukera pare bat eta kitto. Bigarren zatian Caballerok eta Zufiriak aukera garbi bana izan arren baloia ez zen sartu, jokuaren hobekuntza adierazle moduan. Mutrikuarrek emaitzari eutsiz bere atzekaldean jendea pilatu zuten. Et partidaren bukaeran zelai erdian galdutako baloi bat ondoren falta bat lortu zuten, eta ederki gauzatu zuten aukera hau gola sartuz.