Cookie konfigurazioa
Baimenak pertsonalizatu

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bere esperientzia hobetzeko, webgunean nabigatzen duen bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookie-ak zure nabigatzailean biltegiratzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateen funtzionamendurako.

Hirugarrenen cookie-ak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzen digutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordeko dira, zure baimenarekin bakarrik.... 

Beti gaituta

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Urolaren 50 urteko historiari buruzko solasaldia

Urolaren 50. urteurreneko ekintzen barruan antolatutako lehen solasaldia egin zen joan den otsailaren 26an Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Bertan, Urolaren historian zeresana izan duten lagunek hartu zuten parte: sortzaile, jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kide izandako pertsonen testigantzak entzun ahal izan ziren.

Jon Plazaola aktorearen bakarrizketak eman zion hasiera ekitaldiari, Urolako jokalari izan zeneko garaiak oroituz. Bere ohiko umorea ahaztu gabe, bihotzetik hitz egin zuen Plazaolak taldean egin zituen 20 urteak gogoratuz. Ondoren, solaskideei eman zien hitza.

Urolaren iragana eta etorkizuna uztartu ziren ekitaldian: batetik, Vicente Quevedo, klubaren sortzaile eta lehendakari izandakoa; bestetik, Maider Amado, gaur egungo Ohorezko Mailako taldeko jokalaria.

Urolaren hastapenak ezagutu zituztenen ordezkari gisa Matias Sanchez eta Martin Agirre mintzatu ziren. Sanchezek 300 partiden lagan gainditu zuen eta klubarekin harreman estua mantetzen jarraitzen du. Agirreren ibilbidea ere ez da makala: jokalari izan ostean entrenatzaile lanetan aritu zen urte askoan.

Gonbidatuen artean egon zen baita ere Amaia Elgarresta, Zumarraga-Urretxun emakume futbolaren giltzarri izan dena. Ikastolaren babesean sortutako taldean hasi eta ondoren Urolan aritutakoa, jokalari ez ezik, entrenatzaile lanetan eta zuzendaritzan ere bai.

Horiekin guztiekin batera, Francis Mendiluze, gaztetan jokalari eta gaur egun beteranoekin ari dena, Urolaren jarraitzaile fidela; Mikel Mesonero, jokalari eta lehendakari izandakoa, Hirugarren Mailara igoera lortu zuen taldeko kidea; eta Asier Martin, iaz erretiroa hartu zuen jokalaria, 300 partiden muga gainditu eta gero.