Urolaren historia biltzen duen dokumentalaren eta liburuaren aurkezpena

Urola Kirol Elkartearen 50. urtemugako ekitaldiekin amaitzeko, taldearen historia biltzen duen dokumentalaren eta liburuaren aurkezpena egin zen irailaren 24an, Zelai Arizti Aretoan. 

Urteurren batzordeko kideek bi lanen inguruko azalpenak eman zituzten, eta, ondoren, bertaratu zirenek dokumentala ikusteko aukera izan zuten. 

Egun horretan 2022-2023 denboraldiko txartelak banatu zitzaizkien bazkideei. Halaber, liburu bat jaso zuten opari. 

Urolaren liburua salgai dago eurotan Argixaoko kantinan, eta Zumarragako Urbe eta Urretxuko Doña Maximina dendetan.

Babesle nagusiak