ZELAI ARIZTIN TALDEEN AURKEZPENA

Kaixo,
Sartu berria den Zuzendaritza Batzordeak, hurrengo urteetarako helburu bezala, Urola KE taldea Urretxu eta Zumarragako herrira gerturatzea dauka. Horrela, lehen ekimena klubaren talde guztien aurkezpen publikoa izango da.
Beraz, hurrengo ostiralean, Urriak 14, 18.30tan Zelai Arizti Aretoan talde hauen aurkezpena egingo dugu:
– Gorengoen Maila
– Lehengo erregionala
– Jubenilen Ohorezko maila
– Jubenilen Lehen Maila
– Kadeteen Ohorezko maila (Neskak)
– Kadeten Lehen maila A (Mutilak)
– Kadeten lehen Maila B (Mutilak)
– Infantilak (Neskak)
– Infantilen Ohorezko maila (Mutilak)
– Infantil Txiki (Mutilak)
– Infantilen Lehen Maila (Mutilak)
– Alebin errendimendua
– Alebin partehartzea

Edozein zalantza izanez gero, mesedez, idatziguzue honako helbidera komunikazioa@urolake.eus. Azken berrietarako, adi egon web orrira (www.urolake.eus) , Facebook (sdurolake) edo twitterrera (@sdurolake)

SD UROLA KEko Zuzendaritza Batzordea
#aupaurola

Babesle nagusiak