GOIHERRIKO HITZA.- Urolaren talde gehienak garaipena lortu dute asteburu honetan. Lehen futbol taldeak bat eta hiru irabazi zuen Soraluzen. Emaitza honen esker sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da. Soraluzeko Ezozia futbol zelaiaren egoera kaskar dela eta partida zaila izan zen. Bertakoak aurreratu ziren markagailuan hogeigarren minutuan. Baina urolatarrek atsedenaldia baino lehen markagailuari buelta eman zioten Madariaga eta Caballero jokalarien bitartez. Bigarren zatiaren erdikaldean Nuñezek gol bikain bati esker hirugarrena sartu zuen. Garaipen honekin bigarren itzuliko gafe bat hautsi zuten urolatarrek: etxetik kanpo garipena.
Emakumezkoek bi eta zero emaitzarekin gainditu zuten Mutriku taldea, eta Jubenilek Santo Tomasen aurka jokatutako partidan bat eta zero irabazita etxean utzi zituzten hiru puntuak. Horiez gain, Kadeteak 13 eta 0 irabazi zioten Ekintzari.