Cookie konfigurazioa
Baimenak pertsonalizatu

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bere esperientzia hobetzeko, webgunean nabigatzen duen bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookie-ak zure nabigatzailean biltegiratzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateen funtzionamendurako.

Hirugarrenen cookie-ak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzen digutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordeko dira, zure baimenarekin bakarrik.... 

Beti gaituta

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Urolak ez du igoera fasea jokatzeko aukerarik.

Goiherriko Hitza-Zumarraga.- Urola futbol taldeak 0 eta 2 galdu zuen ostegunean, eta ezin izango du igoera fasea jokatu, sailkapeneko postuaren arabera aukera guztiak galdu baititu. Lehen erregionalean jarraituko du beste urtebetez. Hala ere, egin duen denboraldia pozik egoteko modua izan da; ia bigarren itzuli osoan behar bezalako deialdirik egin ez dutelako entrenatzaileek: lesioak direla eta batez ere (Zufiaurre anaiak, Alex Aristi eta Kepa Rodriguez besteak beste jokalari garrantzitsuek titularrak zirenean ez dute denboraldia amaitu). Azken partidan, adibide moduan, lehen taldeko hamaika jokalari (entrenamenduetan arriskatu gabe ibilatakoak) eta bi jubenilak deialdia osatu zuten.
Lazkao taldearen aurkako partida oso gaizki hasi zen, gure atean gola sartu bait genuen lehen minutuan. Gero, Argixaon talde bakarra jolastu zuen, Urola hain zuzen ere. Sei-zaspi gol aukera garbiak sortu bait zituen (Lazkaoko atezaina geldiketa bikainak egin zituen). Partidaren ondarrean, Urolatarrak buru belarri berdinketaren bila ari zirenean, kontraeraso baten ondoren lazkaotarrek bere bigarren gola sartu zuten.
Denboraldiko azken partida, Amaikak Bat liderraren kontra jolastuko du. Agian jubenilekin joan behar dute Debara, ohorezko pasiloa egitera.
Emakumezkoek 1 eta 6 irabazi zuten Ordiziari Kopa txapelketan, eta jubenilek 2 eta 1 galdu zuen Arrasaten. Kadeteak liderrak dira eta igotzeko aukera asko dute.