Bazkideen ohiko eta ez-ohiko batzarretarako deialdia

Urola Kirol Elkarteak ohiko eta ez-ohiko batzarretarako deia egiten die klubeko bazkide guztiei datorren uztailaren 18rako, Zumarragako Zelai Arizti Aretoan. Lehenengo deialdia 18:00etan izango da eta bigarrena 18:30ean.

Lehenik eta behin, 2023-2024 denboraldiari dagokion batzar orokorra egingo da, ondoren zehazten den gai-zerrendarekin:

  1. Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena.
  2. 2023-2024 denboraldiaren kirol balantzea.
  3. 2023-2024 ekitaldiko kontuak onartzea.
  4. 2024-2025 ekitaldiko aurrekontua aurkeztea.
  5. Besteak.
  6. Galderak eta eskakizunak.

Jarraian, ez-ohiko batzarra egingo da, hurrengo lau urteetan klubaren kudeaketaz arduratuko den taldea aukeratzeko. Pausuak hauek dira:

  1. Zuzendaritza Batzorde berrirako hautagaitzen aurkezpena.
  2. Hautagaitza aukeratzeko bozketa, talde bat baino gehiago aurkeztuko balitz.
  3. Karguen izendapena eta onarpena, zuzendaritza berria osatuko dute kideen aldetik. 
  4. 2024-2025 denboraldirako kudeaketa plana.
  5. Galderak eta eskakizunak.