Urola Kirol Elkarteak ohiko eta ez-ohiko batzarretarako deia egiten die klubeko bazkide guztiei datorren uztailaren 18rako, Zumarragako Zelai Arizti Aretoan. Lehenengo deialdia 18:00etan izango da eta bigarrena 18:30ean.
Lehenik eta behin, 2023-2024 denboraldiari dagokion batzar orokorra egingo da, ondoren zehazten den gai-zerrendarekin:
- Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena.
- 2023-2024 denboraldiaren kirol balantzea.
- 2023-2024 ekitaldiko kontuak onartzea.
- 2024-2025 ekitaldiko aurrekontua aurkeztea.
- Besteak.
- Galderak eta eskakizunak.
Jarraian, ez-ohiko batzarra egingo da, hurrengo lau urteetan klubaren kudeaketaz arduratuko den taldea aukeratzeko. Pausuak hauek dira:
- Zuzendaritza Batzorde berrirako hautagaitzen aurkezpena.
- Hautagaitza aukeratzeko bozketa, talde bat baino gehiago aurkeztuko balitz.
- Karguen izendapena eta onarpena, zuzendaritza berria osatuko dute kideen aldetik.
- 2024-2025 denboraldirako kudeaketa plana.
- Galderak eta eskakizunak.