Zumarragako Udalaren omenaldia

Zumarragako Udalak urteko kirolariekin batera Urola Kirol Elkartea omendu du 50. urteurrena dela eta. Jotxin Iturbe klubeko lehendakariak eta Valentin Barrena urteurren batzordeko kideak jaso zuten oroigarria.

Bestalde, Amaia Aranburu lehendakariordeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren aitortza jaso zuen Donostiako Tabakaleran egindako Gipuzkoako Kirol Galan.