Indar Hori babesletza eta bazkidetza kanpaina

UROLA K.E.k familia indartzen jarraitzeko babesletza mota berri bat aurkezteko eta bazkide berriak erakartzeko kanpainak jarriko ditu abian.

Urretxuko eta Zumarragako futbol taldeak Futbol Eskolan hasi eta Ohorezko Mailara arteko taldeak bilduz kirol proiektua + hezkuntza proiektua lantzen ditu. Formakuntza eskaintzen die futbolariei: kirol formakuntza eta baloreetan formakuntza.

Klubak argi du futbol jokalari on batek futbola teknikoki menperatzeaz gain, balore batzuk izan behar dituela abiapuntu: hala nola, borondate ona, errespetua, esfortzua eta hobetzeko gogoa (lan indibiduala) kooperazioa eta kolaborazioa (talde lana), konpromisoa, berdintasuna eta euskara nagusiki. UROLA K.E.k bere jardunean balore hauek erreforzatzen laguntzen egiten du bere lanketa.

Baina futbolari bikainez osatutako taldea izateaz gain, UROLA K.E. , babesleez, bazkideez, jarraitzaileez, familiez, teknikoez eta laguntzaileez osatutako familia handia ere bada. Oso harro egoteko moduko familia handia.

Hala bada, familia indartzen jarraitzeko klubera batzeko deialdia luzatu nahi du UROLA K.E.k.

Futbol zalea bazara; futbola, jokoa baino gehiago dela uste baduzu eta konpromisoa, talde lana, errespetua, berdintasuna eta euskara bezalako baloreak lantzen dituela baderitzozu, izan zaitez Indar Hori!

Aupa UROLA!

Indar Hori izateko bi aukera proposatzen dizkizugu:

Izan Indar Hori Babeslea!

Babesleak familiaren parte garrantzitsua direla iritzita babesle nagusiez eta kolaboreatzaileez gain, UROLA K.E.k beste babesletza mota berri bat jarri nahi du martxan. Babesletza mota hau ostalariei, dendariei eta zerbitzu alorreko enpresari txikiei dago zuzenduta.

Denboraldiko 150€ko inbertsioa eginez, UROLA K.E.ren kide izateko eta kluba finantzatzen laguntzeko aukera edukiko duzu. Trukean, klubak zure ikusgarritasunean laguntzeko asmoz, euskarri ezberdinetan presente egoteko aukera eskainiko dizu.

Egin zaitez bazkide!

Dagokizun kuota ordainduta UROLA K.E.ren kide izateko eta kluba finantzatzen laguntzeko aukera izango duzu. Halaber, urtean zehar egingo diren zozketetan parte hartuko duzu.

Kuotak:

· Bazkide kuota: 60€

· Kuota murriztua: 35€ (jubilatuak, ikasleak…)

KONTAKTUA: komunikazioa@urolake.eus

Babesle nagusiak