Denboraldi hasiera

Abuztu hasieran, Gipuzkoako Futbol Federazioak Ohorezko Erregional, Preferente, Ohorezko Jubenil eta Ohorezko Kadete mailetako lehiaketak urriaren 4an hasi zitezkela iragarri zuen. Alabaina, Espainiako eta Euskadiko federazioen artean egindako azken bileren ostean, erabaki da data atzeratu egingo dela. Euren asmoa da ahal bezain laster jakinaraztea lehiaketa hauen eta gainerakoen hasiera data.

Urolaren lehen taldeak datorren astelehenerako (hilak 24) zuen iragarrita bere lehen lan saioa, baina azken informazioen ondoren, ez da horrela izango. Albiste berrriak izan orduko, zehaztuko da entrenamenduen hasiera eguna.