Gizonezkoen Ohorezko Mailako taldearen aurkezpena

Urola gizonezkoen Ohorezko Mailan arituko den taldeko egitura osatzen ari da hurrengo denboraldiari begira, eta bertan egongo diren zenbait aurpegi berri aurkeztu ditu. Horien artean, Igor Caballero, entrenatzaile berria; Joseba Ocariz, zuzendaritza berriko kirol arduradunetako bat, eta Ruben Garcia, Tolosatik datorren atezaina. Garciak Hirugarren Mailan jokatzeak emandako esperientzia baliatu nahi du Urolako atea babesteko.

Aurkezpenean, Urolako lehen taldeko oinarri eta eredu diren eta izango diren beste protagonistetako batzuk egon dira: Txomin Leturia, Ander Ruiz eta Igor Elizburu. Leturia ormaiztegiarrak Tolosa utzi eta Urolarekin jarraitzen du aurten. Ruiz ohorezko kategoriako jokalari onenen artean dago eta Urolaren koloreak gogotsu defendatzen jarraitu nahi du Gipuzkoan zehar. Elizburuk iaz egin zuen jauzi lehen taldera eta aurtengoa baieztapen urtea izatea espero du.

Babesle nagusiak